Nafarroako ekipamendua eremu itxiak eta buxadurak irekitzeko
Iraola Artetaren ekipamendu teknikoa
Gure flotak 26 ibilgailu ditu eta puntako hornikuntza teknikoekin prestaturik daude.
Gure kamioiek bereziki diseinatutako ekipamenduak dituzte eginbeharreko funtzioak betetzeko, ez dira estandarrak, eta horri esker, lan ezin hobea ziurtatzen dugu, garbia eta profesionala. PDAk, administrazio lanak arintzeko sistemak eta bestelako aurrerakuntza teknologikoekin gure azpiegitura logistikoa erabat berritua dugu.
Ibilgailuak
Gaur egun, Nafarroako sektorean ibilgailuen eta ekipamenduen gamarik onena eta anitzena dugu itxitako eremuak irekitzeko eta buxadurak askatzeko.
Gure esku ditugu puntako teknologia berrienak: mota guztietako 19 kamioi ditugu (edateko ura garraiatzeko baliabideak ere bai) eta ekipamendu hoberenekin horniturik daude. Gainera, ibilgailuak dimentsio eta edukiera ezberdina dute eremu anitzei egokitu ahal izateko:
-
5 t-ko edukiera arteko 5 ibilgailu
-
10 toneladako 5 ibilgailu
-
14 toneladako 3 ibilgailu
-
18 toneladako ibilgailu bat
-
22 toneladako ibilgailu bat
-
23 toneladako ibilgailu bat
-
25 toneladako 5 ibilgailu
Gure eguneroko gertuko lanaren ondorioz, berrikuntzak egiteko eta fabrikatzaileei konponketetarako eskaintza ezberdinak proposatzeko gai gara. Horrela, gureak ditugun ibilgailuekin lan anitzak burutu ditzakegu, eta askotan, lanak egiteko gaitasuna dugun bakarrak gara.
Beste ekipamendu motak
- Ekipamendu autonomoak atmosfera arriskutsuetan lan egiteko
- Telebista-kamerak instalazioetako ikuskapenak egiteko
- Tresneria guztia zerbitzuak egoki egiteko
- Detektagailu
- Norbera babesteko ekipamendua
- Altueretako lanetarako babesa
Iraola Arteta pertsonen ekipo bat da
Gure egitasmoaren babeslerik onena oinarrian dagoen ekipo humano eta profesionala bat da, langileek engaiamendu handia dute, oso ongi prestatuak daude eta sektoreko lanetan ibilbide luzea dute.
Gure enpresako langileek lana modu iraunkorrean egiten dute, lan-baldintza ziurrekin, eta gehienen erroak sakonki loturik daude gure bizitokiari, gure ibilbidearen egonkortasuna ziurtatuz. Gure enpresaren ikuskeran lan egoera egonkorra dugu eta formazio-planen bidez, etorkizun profesionalaren eta berrikuntzen alde egiten dugu.
Hori guztiaren ondorioz, gure langileak nabarmenduak dira beraien gaitasun handiarengatik eta ageriko konpromiso itzelarengatik. Beraiekin emaitzarik onenak ziurtatzen ditugu.